Ohiko ospakizunik gabe, baina besta giroan dira Aurtitzen

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 12a, 12:32

Atzo, San Martin Egunean, hainbat ekitaldi izan zituzten Aurtitzen. Tartean, txistularien eta trikitilarien kalejirak, gaztetxoen pilota partidak, mus txapelketa eta patata tortilla eta postre lehiaketak. Gaur eta bihar ekitaldi gehiago izanen dituzte.

Atzo Mendaur trikitixa eskolakoek Aurtitzen eskaini zuten kantetako bat.

Modu xumeagoan bada ere, sanmartinak ospatzen ari dira egunotan Aurtitzen. Gaur, bertzeak bertze, pilota partida, herri bazkaria, dantzaldia eta haurrendako jokoak izanen dituzte, eta gauean gaupasa izanen dituzte.

Bihar, berriz, 10:00etan argisoinuak herriko txistulariekin, 17:00etan Mikel Lasarteren motozerra emanaldia, 19:00etan Imuntzo eta Belokirekin dantzaldia eta 21:00etan gazte afaria antolatu dituzte. Eguna borobiltzeko arratsean gaupasa eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun