Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzak aprobetxatuz Sunbillako udalak frontoian igogailua paratu du. Erki enpresak egin ditu lanak eta aurrekontua 61.747,20 eurokoa izan da. Bi dirulaguntza mota eskatu zituen udalak lan honetarako, baina Covid-19ak sortutako beharrei erantzuteko laguntzak soilik hartzeko aukera izan zuen, nahiz eta bertze laguntzarako ere baldintzak bete. Honela, lanen % 35 ordaindu beharko du udalak.