Elgorriagako Bainuetxea estatu mailako hamar onenen artean sailkatu dute

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 12a, 10:30

Bainuetxearen instalazio modernoak, uraren mineralizazio altua eta ingurugiro lasaigarria baloratu dituzte

El Economista komunikabideak estatuko 10 bainuetxe onenen sailkapena egin du, eta 10. postua lortu du Elgorriagakoak. Bainuetxearen ingurugiro erlaxagarria eta naturaz betea nabarmendu dituzte, lasaitasuna transmititzen duena. Gainera, barneko instalazi0 modernoak eta uraren mineral kontzentrazio altua azpimarratu dituzte, munduan mineralizazio altuena duen bainuetxetako batean bihurtuz. Sailkapen osoa ikusteko egin klik hemen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun