Herriko ostatua errentan emateko enkantea eginen dute Zubietan

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 11a, 17:00

Azaroaren 22a izanen da proposamenak aurkezteko azken eguna

Zubietako Udalak, urriaren 28an egin zuen osoko bilkuran, Herriko ostatua errentan emateko lehiaketa publikoa egitea erabaki du, ostatu eta jatetxe zerbitzurako. Proposamenak udaletxeko idazkaritzan aurkeztu beharko dira, goizetan, 08:00etatik 11:00ak arte. Azaroaren 22an, 11:00etan, proposamenak aurkezteko epea bukatuko da.

Iragarkia Nafarroako Kontratazio Atarian eta Iragarki Oholean argitaratu dute, eta bertan daude baldintza guztiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun