Hainbat ekitaldi antolatu dituzte larunbat arratsalderako Beintza-Labaienen

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 10a, 19:00
Maite Arzuaga biologoarekin paseo gidatua eginen dute larunbat arratsaldean Ameztia inguruan.

Beintza-Labaienen zenbait ekitaldi antolatu dituzte azaroaren 13rako, larunbat arratsalderako. Hasteko, 15:00etan abiatuta Ameztiatik paseo gidatua eginen dute Maite Arzuaga biologarekin.

Ibilaldian parte hartzeko osteguna baino lehen eman behar da izena 659 47 73 96 WhatsApp zenbakiaren bidez.

  • 16:00etan gizonezkoen pala txapelketa azkarra jokatuko dute.
  • 17:30ean herriko gaztetxoentzat antolatutako herri kirol saioa eginen dute.
  • 17:00etatik 20:00etara musika eta taloak izanen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun