Ainhoa Ruiz aktore nafarrak bakarrizketa «dibertigarria, aldarrikatzailea, samurra eta hunkigarria» eskainiko du igandean 18:30ean Doneztebeko Zineman. Txapeldunen bihotza bakarrizketak maitasun erromantikoaren mitoak aztertzen ditu, hala nola, laranja erdiaren mitoa, minaren mitoa, esklusibotasuna eta abar luze bat.
Ruizek bere bizitzaren ibilbidea eginen du boxeo ring batean sartuta, eta barrez eta konplizitatez KO utziko ditu ikusleak.