Piz&Lohi Pest jaialdiaren bigarren edizioa antolatu dute aurten, azaroaren 12 eta 13rako. Ostiralean, 18:00etan estalpean Olaia eta Velutineren emanaldia izanen dute eta 20:00etan taloak dastatzeko aukera izanen dute.
Larunbatean, berriz, bazkaria izanen dute eta bazkalondoan, 18:00etan estalpean hainbat musika talde eta musikari aditzeko aukera izanen dute: Zorromono DJ's, Pleura, Zakill, Sodarde, Matxarda, 2Sont, Ozpinduk, Rig3l eta DJ Tape. 2019an antolatu zuten lehen edizioa eta iazko derrigortutako geldialdiaren ondotik, berriz ere berreskuratu dute aurten.