Aurtizko bestak modu xumeagoan ospatuko dituzte aurten

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 9a, 13:00

Imuntzo eta Belokirekin dantzaldia izanen dute larunbat arratsean Aurtitzen.

Ortzegunetik larunbatera hainbat ekitaldi antolatu dituzte, Imuntzo eta Belokiren dantzaldiarekin eta gazte afariarekin borobilduko direnak.

Aurtengoan, halabeharrez, Aurtizko bestak era xumean ospatuko dituzte. Gazteek zenbait ekitaldi antolatu dituzte, adin guztietan pentsatuta; Postre lehiaketa, mus txapelketa, haur jokoak, San Martin egunean meza… Imuntzo eta Beloki bikoteak azaroaren 13an,  Koianea txikian emanen duen kontzertuarekin dantza egin, abestu eta giro onean egoteko aukera izanen da.

Egitaraua

Azaroak 11, ortzeguna

  • 10:00etan altxaferia eta txistulariak herrian barna.
  • 11:00etan Meza Nagusia.
  • Ondotik Mendaur trikiri-pandero eskolaren kalejira.
  • 12:00etan Aurtizko gazteen pilota partidua.
  • 15:30ean mus txapelketa.
  • 18:00etan patata tortilla eta postre lehiaketa. Ondotik afaria.

Azaroak 12, ortziralea

  • 10:00etan argisoinuak herriko txistulariekin.
  • 12.00etan pilota partidua.
  • 14:00etn herri bazkaria, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariekin. Segidan dantzaldia Beñat eta Fernandorekin.
  • Arratsaldean haur jokoak eta arratsean gaupasa.

Azaroak 13, larunbata

  • 10:00etan argisoinuak herriko txistulariekin.
  • 17:00etan Mikel Lasarteren motozerra emanaldia. Gero, egindako irudien zozketa eginen dute.
  • 19:00etan Imuntzo eta Belokirekin dantzaldia.
  • 21:00etan gazte afaria. Arratsean gaupasa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun