'Bi ero diskotekan' antzerki arrakastatsua izan dute Ezkurran

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 8a, 13:30

Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltan, Euskarabideak Gora Gora Fest 2021 euskarazko kultur zikloa antolatu du, eta horren baitan hainbat jarduera egitekoak dituzte. Hain zuzen, joan den larunbatean Ezkurran Bi ero diskotekan antzerkia izan zuten ludotekan. Horrez gain, Aroa Noble Lañaidek Leitzako neska* gazteen taldeak ere hitz egin zuen. Argazkiak: Jaione Zabalo.

Jende asko hurbildu zen joan den larunbatean, azaroaren 6an, Ezkurrako ludotekan egin zuten Bi ero diskotekan antzerkia  ikustera. Horrez gian, aurretik Aroa Noble Flores Lañaideko talde feministako ezkurrarrak hitz egin zuen. «Aurreikuspen argiak» dituztela azaldu zuen eta horiei forma emateko «gogotsu» daude: formakuntzekin segitu nahi dute eta feminismo anti-arrazista jomuga duen hausnarketa lantzeko ideiak lantzen ari omen dira, baita dirua lortzeko ekitaldiak egiteko aukerak aztertzen ere. «Ideiei forma eman eta hitzetatik ekintzetara pasatzea izanen da hurrengo egitekoa».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun