Irailaren 12an hasi zen Nafarroako Udazkeneko BTT Opena eta atzo eman zioten bukaera seigarren eta azken lasterketarekin Muniain de la Solanan (Nafarroa). Atzoko lasterketan lehenbizikoa izateaz gain, kadete kategoriako irabazlea izan da Eneit Bertiz sailkapen orokorrean, garaipenez betetako urtea borobilduz.
Izan ere, urte bikaina izan da sunbildarrarentzako, Nafarroako txapeldun, Euskadiko txapeldun, Euskadiko Openeko txapeldun, Superprestigioko txapeldun, Udazkeneko Openeko txapeldun eta Espainiako txapelketan 8. postua lortu baitu. Zorionak!