Heldu den astelehenetik aitzinera Iturengo kontsultategian administraria hasiko da lanean

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 4a, 12:00

Administraria Iturengo kontsultategian ariko da lanean.

Doneztebeko Osasun Etxeak jakinarazi duenez, Eratsungo, Ezkurrako, Zubietako eta Iturengo herritarrei emanen die zerbitzua.

Azaroaren 8an hasiko da lanean eta astelehenetik ortziralera 09:00etatik 12:00etara Iturengo kontsultategian egonen da. Tarte horretan, Eratsungo, Ezkurrako, Zubietako eta Iturengo herritarrak artatzeko administrari lanak eginen ditu. «Tramite guztiak ordutegi horretan» egiteko eskatu du Doneztebeko Osasun Etxeak, eta «ordutegi horretatik kanpo larrialdietarako Doneztebeko Osasun Etxera deitu beharko da».

Jendearendako arretarako telefonoa 948 45 05 20 izanen da; «orain arteko telefono zenbakiak –948 45 01 83– ez du funtzionatuko».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun