Haizea Loira musikoterapeutaren eskutik, 3-6 urte bitarteko 8 haurrentzako Soinuliruli tailerra antolatu dute Donamariako Udalak eta Hazi musikoterapia zentroak. Musikarekin eta mugimenduarekin jolasten ikasiko dute haurrek. Erabilera anitzeko gelan izanen da tailerra azaroaren 9an, 16an, 23an, eta 30ean, 17:30etik 18:30era.
Tailer honetan parte hartzeko 35 euro ordaindu beharko da.