Bocabeats Comedia bikoteak bi emanaldi eskainiko ditu Doneztebeko zineman urriaren 31n, igandean 17:00etan publiko ttikiarentzat eta 19:00etan helduentzat. Bietan sarrera doan izanen da.
Iván Perez eta Aitor Vidaurreta dira emanaldiaren artistak, Euskal Herriko umorista ospetsuak, Stand Up Comedy taldea osatzen dutenak. Bi artistek inprobisatzen dute, parodia egiten dute baina beti ikusleek eskatutako proposamenak jarraituta. Taldeak ibilbide arrakastatsua du: Interneten 10 miloi erreprodukzio izan dute egindako lanek, 180.000 jarraitzaile dituzte eta: TVE, Tele 5, Antena 3 eta ETB2 telebistetan agertu dira. Los villancicos vascos con beatbox, Tecno Vasco eta Reggae Vasco dira bikote artistikoaren lan entzutetsu eta erreprodukzio gehienak izan dituztenak.