Malerrekako eskuz binakako hogeigarren pilota txapelketarako izen emateko epea zabalik

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 26a, 08:00
Malerrekako eskuz binakako pilota txapelketako finalak 2022ko otsail hondarrean jokatuko dituzte.

Azaroaren 7ra arte eman daiteke izena eta zazpi kategoriatan banatuak ariko dira pilotariak 2020ko urtarrilaren erdialdetik aitzinera.

Doneztebeko Erreka Elkarteak antolatutako Malerrekako XX. eskuz binakako pilota txapelketan izen emateko epea ireki dute azaroaren 7ra arte. Heldu den urteko urtarrilaren erdialdera hasita, zazpi kategoriatan banatuak ariko dira pilotariak: benjaminak, alebinak, infantilak, kadeteak, jubenilak, seniorrak eta senior elite. Kategoria guztietan lehiaketa irekia izanen da, senior elite kategorian izan ezik, honetan pilotariak gonbidatu eginen baitituzte.

Kanporaketa moduan jokatuko da txapelketa eta finalak otsail hondarrean jokatuko dituzte. Izen ematea posta elektroniko bidez egin daiteke (salaae@gmail.com) eta izen emateko orrian, telefonoaren zenbakia eta posta elektroniko helbide bat jarri behar dira. Parte hartzeko federazio lizentzia eguneratua ere derrigorrezkoa da eta kategoria bakoitzeko, gehienez ere 36 bikote onartuko dituzte. Senior eta elite mailan zortzi bikotek jokatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun