Banakako erremonte profesionaleko txapelketa 2021eko Martiko Sari Nagusiko hiruko finala jokatu zuten ortzirale arratsaldean Iruñeko Labrit pilotalekuan. Azpiroz da formatu honetan lehen aldiz egin den txapelketaren lehen txapelduna Josetxo Ezkurra II.a eta Ion menpean hartu ondotik.
Lehen partida estuan, Azpirozek 20-18 irabazi zion Ezkurra II.ari; bigarrenean, doneztebarrak 20-14 irabazi zion Ioni eta azkenekoan, Azpirozek 20-15 irabazi zion Ioni. Honela, Azpirozek lortu du txapela, joan den urteko Eguberrietako txapelketan egin zuen bezalaxe.
Jaialdiko lehen partidan Doneztebeko bi aurrelari eta Noaingo bi atzelari izan ziren aurrez aurre: Xanti Uterga eta Barricartek 35-34 irabazi zieten Eloi Otxandorena eta Otanori, partida ikusgarri baten ondotik.