Kultur ekitaldiak antolatu dituzte astebururako Elgorriagan

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 22a, 14:30
Datorren asteburuan ere hainbat ekitaldi izanen dira Elgorriagan.

Gaur iluntzean Herriko Ostatuan zopak izanen dituzte. Bihar, bestetako batzarrak antolatuta, 12:00etan toka txapelketa eta, ondotik, herritar batzuk prestatuta paella jatea. Beñat eta Fernando musikariek alaituko dute bazkaria.

Asteburu honetako ekitaldiez gain, datorren larunbatean haurren eguna ospatuko dute. Igandean, aldiz, Joseba B. Lenoir Gang taldearen kontzertua izanen da ostatu ondoko plazan, 12:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun