Buruz buruko erremonte profesionaleko finaleko jaialdia ordu erdi lehenago hasiko da gaur Labriten

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 22a, 07:00
Ion, Azpiroz eta Ezkurra II.a, finalerako pilotak aukeratu zituztenean.

Osasuna futbol taldearen partida dela eta 18:30ean jokatuko dute lehen partida Uterga eta Barricartek Otxandorena eta Otanoren kontra eta gero finala Ezkurra II.ak, Ionek eta Azpirozek.

Banakako erremonte profesionaleko txapelketa 2021eko Martiko Sari Nagusiko hiruko finala jokatuko dute gaur Iruñeko Labrit pilotalekuan. Jaialdia 19:00etan hastekoa bazen ere, Osasuna futbol taldeak Sadarren 21:00etan partidua duela kontuan hartuz, ordu erdi aitzineratu dute eta 18:30ean hasiko da.

Lehen partidan Doneztebeko bi aurrelari eta Noaingo bi atzelari izanen dira aurrez aurre: Xanti Uterga eta Barricart, Eloi Otxandorena eta Otanoren kontra ariko dira. Ondotik, hiruko finala jokatuko dute Josetxo Ezkurra II.a doneztebarrak, Ionek eta Azpirozek.

Jaialdirako sarrera 10 euro kostako da eta erdia ADANO elkarteari emanen zaio. Jaialdiko lehen partidaren eta finalaren artean, erremontisten hamar kamiseta ere zozketatuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun