Buruz buruko finalerako pilotak bereizi dituzte Ezkurra II.ak, Ionek eta Azpirozek

Ttipi-Ttapa 2021eko urriaren 21a

Ion, Azpiroz eta Ezkurra II.a, finalerako pilotak aukeratu ondotik.

Urriaren 22an, ortziralean 19:00etan hasita jokatuko dute hiruko finala Iruñeko Labriten.

Banakako erremonte profesionaleko txapelketa 2021eko Martiko Sari Nagusiko hiruko finala jokatuko dute urriaren 22an, ortziralean 19:00etan hasita Iruñeko Labrit pilotalekuan. Ez da ohiko finala izanen, buruz buru. Izan ere, hiruko formatuan ariko dira Josetxo Ezkurra II.a doneztebarra, Ion eta Azpiroz. Asteazken arratsaldean bereizi zituzten pilotak eta gustura gelditu ziren hiruak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun