Mikel Ibarrola aparteko helbururik gabe doa, «disfrutatzera, ikastera eta lagunak egiten segitzera, bertzerik ez». Podioan sartzea izugarria izanen litzatekeela aipatu digu, «baina zaila izanen da, kontuan hartuz nire “rating”-a taldeko txarrena dela». Halere, eskualdean disko golfa ezagutzera ematen segitu nahi luke. Hain zuzen, iaz Igantziko Irrisarri Landeko zelaian jokatu zuten Espainiako disko golf txapelketa.