Zubieta eta Ultzama-Atez taldeen arteko herri kirol desafioa jokatuko dute urriaren 23an

Duela hiru urte ere herri kirol desafioa egin zuten Zubieta eta Baztango Basaburuako gazteek.

Larunbat eguerdian Zubietako plazan eginen den saioaren ondotik, zikiro-jatea izanen dute eta ilunabarrean musika

Zubieta eta Ultzama-Atezko taldeen arteko herri kirol proba konbinatuan desafioa jokatzekoa dute urriaren 23an, larunbat eguerdian Zubietako plazan. Izerdialdiaren ondotik, denek elkarrekin zikiro-jatea izanen dute bazkaltzeko eta ilunabarrean musika.

Duela hiru urte ere Zubieta eta Baztango Basaburuaren arteko desafioa jokatu zuten. Ordukoa da argazkia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun