Landa eremuko emakumeei zuzenduriko ikastaroak antolatu ditu Nafarroako Gobernuko INTIA erakundeak datozen asteetarako Donezteben. Bi ikastaro eginen dituzte: nekazaritza ekologikoari buruzkoa urriaren 19an eta 21ean eta Landa dibertsifikazioari buruzkoa urriaren 26an eta 28an. Bi ikastaroak Doneztebeko Juansenean eginen dituzte. Ordutegia: 09:30etik 13:30era.
Nekazaritza ekologikoari buruzko ikastaroan hiru hizlari izanen dituzte. Ekoizpen ekologikoaren alderdi orokorrak, araudia eta garapenerako aukerak aletuko ditu Miriam Otxotorenak; nekazaritza ekologikoaren inguruko esperientzien inguruan ariko da Esther Sotil eta abeltzantza ekologikoaren inguruan aldiz Jone Lizartza.
Landa dibertsifikaziori buruzko ikastaroan, aldiz, Landa eremuko dibertsifikazioa, Eskala txikiko dibertsifikazio agroekologikoa, eskala txikiko dibertsifikazio agroekologikoa eta merkaturatzea landuko dituzte. Arantxa Arregi eta Ana Barandiaran ariko dira hizlaria.
Ikastaroetan izena emateko 948 013 058 telefonora deitu behar da.