Oinarrizko gaitasun digitalak lantzeko doako ikastaroa emanen dute Zubietan

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 16a, 14:00

Nafar Lansareren eta Zubietako udalaren eskutik oinarrizko gaitasun digitalak lantzeko doako ikastaroa eskainiko dute urriaren 18tik 22ra Zubietako eskolan, 09:00etatik 14:00etara (25 ordu denetera).

Interneten nagibatzea, bideokonferentziako eta telelanerako sistemak, Google tresnak, akreditazio digitalak, online egiten diren izapiderik ohikoenak eta hauen jaitsierak, segurtasuna eta erronka izanen dira landuko diren gaiak.

Izena emateko 948 45 03 09 telefonora deitu behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun