Emakumea, gorputza eta natura poesia tailerra abiatuko da urriaren 18an, astelehenean Doneztebeko liburutegian. Kontxi Alvarezek bideratuko du eta helburu orokor bat izanen du: emakumeek egindako lan poetikora hurbilketa egitea eta atzenduta ditugun hainbat idazleren lanak berreskuratzea. Tailerra hilabetean behin eginen da. Argibideak eta izena emateko liburutegian bertan edota 948 45 09 09 telefonoan.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!