Euskal Herriko hirugarren mailako aizkora txapelketako hirugarren eta azken kanporaketa jokatu zuten urriaren 10ean, igande eguerdian Larrabetzuko frontoian (Bizkaia). Hamar aizkolari aritu ziren lehian lau kanaerdiko mozten eta Patxi Mindegia izan zen bizkorrena (8.03). Berekin batera, Suharri Rodriguez gipuzkoarrak lortu zuen finalerako txartela (8.44).
Hirugarren postua Ibai Soroak lortu zuen (8.59), David Naredo izan zen laugarren (9.30), Txomin Amundarain bosgarren (10.20), Ibon Garaiburu seigarren (11.21), Mikel Indakoetxea zubietarra zazpigarren (11.31), Ruben España zortzigarren (12.16), Beñat Lekue bederatzigarren (12.49) eta Emilio Garcia hamargarren (13.10).
Finalerako seikotea
Hirugarren mailako lehen kanporaketa abuztuaren 15ean egin zuten Donamarian eta bertan Jokin Urretabizkaia eta Julen Gabirondo sailkatu ziren finalerako. Bigarren kanporaketa Mungian (Bizkaia) egin zuten eta Xuban Kañamaresek eta Andoni Iruretagoienak lortu zuten finalerako txartela. Larrabetzun txartela lortu duten Patxi Mindegiarekin eta Suharri Rodriguezekin batera ariko dira oraindik data eta lekua erabakitzeko duen finalean.