Malerrekako rallysprintean izena emateko epea gaur zabalduko dute

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 11a, 08:00

Nafarroako Automobilismo Federazioak Malerreka Motorsport taldearen laguntzarekin antolatuta, azaroaren 6an eginen da Malerrekako rallysprintaren bosgarren edizioa. Gaur, berriz, urriaren 11n, 20:00etatik aitzinera izena emateko epea irekiko dute. Urriaren 29ra arte izanen da horretarako aukera.

Nafarroako Rally Txapelketarako proba puntuagarria izanen da, baita Nafarroako junior mailako rally txapelketarako ere. Proba azaroaren 6an izanen bada ere, apuntatzeko epea gaur irekiko dute, www.fotomotor.es atarian, 20:00etatik aitzinera. Interesatuek urriaren 29ra arteko epea izanen dute izena emateko eta azaroaren 3an, 20:00etan, izena emandakoen zerrenda argitaratuko dute www.fotomotor.es eta www.fenauto.com atarietan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun