99 lagunek eman dute izena igandean eginen den Elgorriagako Mendi Itzulian

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 8a, 14:00
Elgorriagako Mendi Itzulia artxiboko irudi batean.

Hainbat ekitaldi prestatu dituzte asteburu honetarako Elgorriagan. Horien artean, igandean, Zorroilo elkarteak antolatuta mendi itzulia eginen dute. 99 lagun apuntatu dira 20 bat kilometroko ibilbidea egiteko.

08:00etan abiatuko da Zorroilo elkartearen ekimenez Elgorriagako mendiak zeharkatuko dituen mendi itzulia. Izena emateko epea akituta, 99 lagun apuntatu dira 20 bat kilometro dituen mendi itzulia egiteko. Bidean hainbat tokitan jatekoa eta edatekoa emanen dute.

Gaztaina-jatea eta artisau azoka

Ez da asteburu honetako hitzordu bakarra izanen. Gaur, ortziralea, Elgorriagako gurasoek gaztaina-jatea antolatu dute eta bihar, larunbatean, artisau azoka izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun