Urrozko bestak ospatu dituzte asteburuan

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 6a, 17:00

Juana Mariezkurrenak irabazi du postre lehiaketa, eta Nekane Zozaiak tortillarena.

Giro onean ospatu zituzten Urrozko bestak asteburuan. Larunbatean haurrentzako puzgarriak eta jokoak izan zituzten, eta bazkaria ere egin zuten. Iluntzean postre eta tortilla lehiaketa egin zuten. Postre lehiaketa Juana Mariezkurrenak irabazi zuen, eta bigarren saria Maixux Aldaberentzat izan zen. Tortilla lehiaketa, aldiz, Nekane Zozaiak irabazi zuen eta Ana Ursuegik eskuratu zuen bigarren postua. 

Igandean Iker Vicente eta Jon Rekondo aizkolarien arteko apustua eta Modesto akordeoilariaren emanaldia izan ziren. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!