Urrezko Aizkolari Txapeldunen Ligako lehen kanporaketa jokatu zuten urriaren 3an Deustun (Bizkaia). Patxi Mindegia zubietarra hirugarren izan zen, hortaz, ez zuen finalerako sailkatzea lortu. Arribeko Ibai Soroa eta Hernaniko Suharri Rodriguez, eta datorren igandean Leitzan jokatuko den bigarren kanporaketako bi onenak izanen dira urriaren 17an Lizarran jokatuko den finalean.
Igandean Deustun Ibai Soroa izan zen onena (13.27) eta Suharri Rodriguez bigarren (13.58). Patxi Mindegia hirugarren izan zen (14.16) eta Arribeko Txomin Amundarain laugarren (14.39).
Harri jasotzen erakustaldia ere izan zen.