Haurrentzako jokoak, bazkaria, ipuinak eta kontzertua izanen dituzte larunbatean Iturenen

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 29a, 12:00
Trikidantz taldeak kontzertua emanen du larunbat arratsean Iturenen.

Eguna borobiltzeko Trikidantz taldearekin dantza egiteko aukera izanen dute

Ekitaldiz betetako eguna antolatua dago Iturenen urriaren 2rako, larunbat honetarako. Ttikiek izanen dute protagonismoa goizetik, ttikienak haur jolasetan ibiliko baitira eta zazpi urtetik goitikoak, berriz, ginkanan. Ostatuan izanen den bazkariarekin segituko dute. Akitzeko, berriz, Lur Korta ipuin kontalaria izanen da kontu kontari eta egitaraua borobiltzeko, ilunabar partean, Trikidantz taldeak kontzertua emanen du eta dantzatzeko aukera izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun