Ezkurrako zeharbidean abiadura kontrolatuko dutela jakinarazi du Ezkurrako Udalak

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 29a, 07:00

Ezkurrako Udalak ohar bidez adierazi du, «Guardia Zibila udalarekin harremanetan jarri dela aurrerantzean Ezkurrako zeharbidetik edo herria zeharkatzen duen errepidearen zatitik pasatzen diren ibilgailuak kontrolatuko dituztela jakinarazteko». Gaineratu dutenez, «batez ere abiadura» kontrolatuko dute eta horretarako «radarrak jartzea aurreikusi» dute.

Hori horrela «kontuz ibiltzeko eta arau guztiak betetzeko neurriak hartzeko» dei egin du Ezkurrako Udalak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun