Ekiñeren kontzertua Zubietan ortziralean

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 28a, 19:00

Errandonea ostatuan afari eta kontzertua eginen dute urriaren 1ean

Zubietako Errandonean izanen da EkiñE abeslaria ortziralean. 21:00etan afaria izanen dute eta ondotik, 22:00etan, kontzertua emanen du. Edukiera mugatua izanen du ekitaldiak eta aldez aurretik izena eman beharko da 653 87 28 56 telefono zenbakira deituta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun