Neskak pilotan trebatzen hasi dira Aurtitzen

Ados pilota eskolako neska gaztetxoak astelehenero elkartuko dira Aurtizko Koianea ttikia pilotalekuan. Atzo izan zuten lehen hitzordua.

Ados pilota eskola martxan jarri dute irailaren 27an, zazpi urtetik goitiko neskei zuzendua.

Zazpi urtetik goitiko eskualdeko neskak pilotan aritzen ikasteko aukera bikaina dute irailaren 27az geroztik. Hain zuzen ere Aurtizko Koianea txikia frontoian Ados pilota elkartearen eskutik astelehenero 17:30etik aitzinera neskendako pilota eskola eskaintzen hasiak dira. Kuadrilla polita elkartzen hasia da gainera. Izan ere, asteleheneko lehen saioan hamazazpi neska elkartu ziren, «eta ilusioz gainezka!». Ados pilota elkartetik adierazi dutenez, «konturatzerako familia handitu zaigu».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun