Euskarazko irakurketa talde bat sortu nahi dute Malerrekan eta deia egin dute interesa dutenek izena eman dezaten. Doneztebeko liburutegiak bideratutako ekimena aurrera ateratzeko, sei irakurleko kopuru minimoa adostu dute. Ale kopurua eta maiztasuna interesatuen artean erabakiko dute eta liburuen arabera egileak ekartzeko aukera ere landuko dute. Interesa izanez gero edo informazio gehiago lortzeko, deitu Doneztebeko liburutegira arratsaldetan, 16:00etatik 20:00etara, 948 45 09 09 telefono zenbakira.