Aizkoran Oier Larretxea eta Endika Goia Berako aizkolari gazteak ariko dira, motozerra Peio Kañamaresek hartuko du eta harri-altxatzen Albaro Zugarrondok emanen du erakustaldia. Antolatzaileek adierazi dutenez, segurtasun neurriak mantentzea ezinbertzekoa izanen da: eskuak garbitzea, maskara janztea, 1,5 metroko segurtasun tartea mantentzea.... Eta ezin izanen da ez jan, ezta edan ere.