Usategien bigarren enkantea eginen dute Donamarian eta Beintza-Labaienen

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 20a, 11:00

Proposamenak aurkezteko azken eguna irailaren 22an izanen da Donamarian eta hilaren 24an Beintza-Labaienen

Donamarian Argibel, Golbai eta Bidasostako usategiak daude oraindik eskuragarri bigarren enkanterako. Argibeleko usategiak 401 euroko prezioa dauka. Golbaien 1-11 ehizalekuak daude libre, hainbat preziotan; 1etik 4ra 1.100 euro bakoitzak, 5, 7, 8, 10 eta 11ak 800 euro bakoitzak, 6.ak 400 euro eta 9.ak euro bat (garbitu eta altxatu behar da). Bidasostako usategian 1, 3, 4, 5 eta 7. ehizalekuak daude libre, 200 euroko prezioarekin bakoitza. Irailaren 22ko 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira proposamenak, eskabidea beteta eta NANaren fotokopia batekin. Informazio gehiago lortzeko eta eskabidea betetzeko egin klik hemen.

Beintza-Labaienen bigarren enkantea %10eko beherapenarekin abiatuko dute. Lau usategi daude eskuragarri, Aieletan (12.600 euro), Ameztian (3.240 euro), Lotzabianen (6.750 euro) eta Uztakortan (beherapenik gabe, 1.000 euro). Azkenekoan postua konpondu beharko da. Proposamenak aurkezteko azken eguna irailaren 24a izanen da, 11:00ak arte. Eskabideaz gain, NANaren fotokopia eta fidantzaren ordainagiria aurkeztu beharko dira. Baldintza guztiak ikusteko eta eskabidea lortzeko egin klik hemen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun