Mugikortasuna hobetzeko lanak egin dituzte Donezteben

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 17a, 17:00

San Migel eta Mendaur ikastetxeetako ikasleek estalpea estreinatu dute dagoeneko.

Horrez gain, ikastetxean estalpea egin dute eta 300.000 euroko dirulaguntza hartu dute horretarako.

Herriko mugikortasuna hobetzeko asmoz herrian hainbat lan egiten ari da Doneztebeko udala azken hilabeteotan. Bertzeak bertze, Amezti zeharbidearen bigarren fasea egin du eta karrika horretako espaloiak handitu eta aparkalekuak txukundu ditu. Horrez gain, Rosa Seminario karrikan aparkaleku gehiago sortzeko lanak ere egin ditu. Lan horiek Doneztebeko Udalak aurtengo onartutako 2.078.155 euroko udal aurrekontuaren barne egin dituzte.

Ikastetxean estalpea egin dute

Horrekin batera, aipatzekoa da udan ikastetxeko estalpea ere eraiki dela. Azpiegitura hori egiteko Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza berezia hartu zuen (300.000 euro zehazki). Modu horretan, San Migel eta Mendaur ikastetxeetako ikasleek ikasturte honetan euria ari dutenean lasai egoteko aukera dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun