Partida bikaina jokatu zuten Utergak eta Otanok eta hasieratik abantaila hartu zuten (17-9). Alde horri eutsi ez ezik handitu ere egin dute (24-10) eta partida erabat hautsi zuten. Urdinek ez zuten buelta emateko zirrikituri ikusten, beti menpean egon baitziren eta konfidantza guttirekin ageri ziren. Xanti Uterga izan zen partidako onena, baina Otanoren partida bikainak ere lagundu zion horretan. Urdinek ez zuten partida txarra jokatu, baina gorriek martxa bat edo bi gehiago izan zuten larunbatean Zubirin.
Larunbateko jaialdia irekitzeko jokatu zen partidan, Matxin III.ak eta Barricartek 35-27 irabazi zieten Erburu eta Ioni.
Omenaldia eta sari-banaketa
Txapelak eta sariak eman aitzinetik, Erremonte Fundazioak omenaldia eta errekonozimendua eskaini nahi izan zizkion Nafarroako atletismoari. Pamplona Atlético taldeko Nerea Bermejo, Jaione Mikeo, Maitane Melero, Iker Alfonso, Manu Quijera eta Ruben Pascual izan ziren ekitaldian. Tokioko Joku Olinpikoetan eta Paraolinpikoetan finalista izandako Asier Martinez eta Izaskun Oses, aldiz, ezin izan zuten ekitaldian izan.
Sari banaketan izan ziren Matilde Añón Esteribarko alkatea eta Juan Luis Gil, Erroko udaleko zinegotzia (txapeldunordeei sariak eman zizkieten), Caixabankeko Marta González eta Nafarroako Pilota Federazioko Javier Conde (txapeldunei sariak eman zizkieten) eta Rebeca Esnaola, Nafarroako Gobernuko kultura eta kirol kontseilaria eta Nafarroako Kirol Institutuko zuzendaria den Miguel Pozueta (txapeldunei txapelak jarri zizkieten).