Beintza-Labaienen izanen dira Ameli eta Xirrikituen Jostunek ipuin-kontalariak

Ttipi-Ttapa 2021eko irailaren 10a

Igandean, irailaren 12an, ipuin-kontaketaz gozatzeko aukera izanen dute Beintza-Labaiengo haurrek.

Eskolan dute hitzordua gaztetxoenek, 17:00etan Haur Hezkuntzakoentzako eta 18:00etan Lehen Hezkuntzakoentzako. Informazio gehiagorako, eskuragarri dago ipuinkontalaria.eus web orria. Malerrekako Mankomunitateak, Beintza-Labaiengo Udalak eta Genero-indarkeriaren aurkako estatu-ituna ekimenak antolatu dute ipuin-kontaketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun