Genero indarkeria eta berdintasuna lantzeko tailerra eginen dute bihar Urrozen

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 9a, 09:00

Irailaren 10ean Urrozko frontoian elkartuko dira 17:30ean 'Parekidetasunari konta eta kanta' izeneko tailerra egiteko, genero indarkeria eta berdintasunaren gaia lantzeko proiektuaren barne, Haizea Loirak eskainia. Malerrekako Mankomunitateak, Urrozko Udalak eta Pacto de Estado genero indarkeriaren aurkako ekimenak antolatu dute tailerra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun