Hainbat udaletxe, elkarte, unibertsitate eta erakundek Kultura eta Kirol Departamentuko dirulaguntzak jasoko dituzte, osotara bederatzi museo eta bilduma museografiko egonkorrek. Dirulaguntzak hiru deialditan emanen dira, lehenbizikoa museoen funtzionamendu eta zaintza-lanetara zuzendua (85.000 euro), bigarrena museoen etorkizuneko inbertsioei zuzendua (45.563,49 euro) eta hirugarrena museoen aktibitate eta hedapenari zuzendua (26.701,53 euro).
Zubietako Errota Ekomuseoa izanen da dirulaguntzen onuradunetako bat, lehenbiziko deialdikoa zehazki, eta 11.388,31 euro jasoko ditu funtzionamendu, mantentze eta zaintze-lanen gastuentzako.