Zubietan 2022rako egur loteak erosteko epea zabalik da

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 9a, 12:00

Irailaren 22ra arte izanen dute interesdunek izena emateko epea, udaletxean 09:00etatik 11:00tara

Heldu den urterako pago egur loteak erosteko izen-ematea zabaldu dute Zubietan, udalak egur loteak markatzeko asmoa dauka eta etxean entregatuko dituzte, aurtengo pisu berdintsuekin. Lote bat (kamioi erdia) edo bi (kamioi osoa) eskatzen ahal dira, baina kamioi osoa bi urteko lotetzat hartuko da (2022 eta 2023) eta aurreko aldian 2 lote hartu zutenek ez dute loterik eskatzeko aukerarik izanen. Kamioi guztiak pisatuko dituzte eta pisuaren arabera kobratuko dute egurra. Izen-ematea udaletxean egin beharko da, 09:00etatik 11:00tara, irailaren 22ra arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun