Perretxikoei buruzko bisita gidatua eginen dute asteburuan Leurtzan

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 8a, 11:00

Irailaren 11n 10:30ean eginen dute itzulia urtegiaren inguruan Javier Gómez mikologoaren eskutik

Perretxiko zaleek hitzordua dute larunbat goizean Leurtzan. Javier Gómez mikologoak bisita gidatua emanen du dohainik, Nafarroako Gobernuak, Urroz eta Beintza-Labaiengo Udalak, Nafarroako Ezagutza Sareak, Cederna-Garalurrek eta Nasuvinsak antolatua. 20 laguneko taldea eginen dute gehienez, eta izena emateko 634 26 51 91 telefono zenbakira deituta edo Whatsappez idatzi beharko zaie.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun