Emakumeei eginen dieten aitortzari buruz solastatzeko bilera antolatu du Zubietako Udalak

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 7a, 18:00

Emakumeek egindako lanari aitortza xume bat egin nahi dio udalak.

Irailaren 10ean eginen dute bilera eskolan, 19:00etan.

Zubietako Udalak urriaren 17rako, iganderako, herriko emakumeek egindako lanari aitortza egiteko ekitaldia antolatu nahi du. Horri buruz solastatzeko aitzinetik bilera ere eginen dute. Herritarrei hilaren 10ean, heldu den ostiralean, eskolara bertaratzeko gonbidapena luzatu die. 19:00etan bilduko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun