Fernando Lesagibel eskultorearen N-estetika erakusketa ikusgai dago Donamariako Jauregian iraileko larunbat eta igandetan, hau da, irailaren 4, 5, 11, 12, 18, 19, 25 eta 26an. Goizetan 11:00etatik 13:00etara egonen da, eta arratsaldetan 17:00etatik 19:00etara. Bertan, egurrarekin landutako eskultura abstraktuak izanen dira ikusgai, «iraganetik jasotako adierazpen estetiko baten saiakera, egurra sentitzeko aukera bat, sentipenak gogoratzeko…». Musukoaren erabilera derrigorrezkoa da erakusketan sartzeko.