IX. Arretxeko Bordako Kronoigoera larunbatean eginen dute

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 7a, 17:00

09:00etan hasiko da txirrindularitza proba eta 150 euroko saria izanen da errekorra hobetzen duenarentzat

Iaz pandemiarengatik ekitaldia antolatu gabe utzi ondotik, gogotsu bueltatuko dira aurten, IX. Arretxeko Bordako Kronoigoera egiteko prest. Irailaren 11n dute hitzordua txirrindulariek, eta izen-ematea www.rockthesport.com web orriaren bitartez egin behar dute.

Larunbatean berean izanen da dorsal hartzea, 08:30ean, eta 09:00etan hasiko da proba. Kronometratuz eta txandakako irteera emanez eginen dute proba eta errekorra (9'06'') hobetzen duenak 150 euroko saria izanen du.

Interesatuek libreki bere gain hartzen dute parte hartzea eta antolakuntzak ez ditu bere gain hartuko gertatzen ahal diren ezbeharren ondorioak. 16 urte bitarteko gaztetxoek bere guraso edo tutore baten baimena beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun