Nafarroako erremonte txapelketako finalerdietako ligaxkako azken jardunaldia jokatu da asteburuan Tafallan. Ortziraleko partida erabakigarrian, Eloi Otxandorena doneztebarrak eta Azpirozek 35-23 irabazi zieten Josetxo Ezkurra II.ari eta Barricarti. Horrela, irabazleek Xanti Utergaren eta Otanoren kontra jokatuko dute finala larunbatean Zubirin.
Ortziraleko partida azken emaitzak erakusten duena baino gogorragoa izan zen. Hemezortzinako berdinketaren ondotik, ordea, kolore urdina hartu zuen norgehiagokak, Otxandorenak eta Azpirozek bikote sendoa direla erakutsi baitzuten. 2-12ko partzialarekin 20-30 irabazten jarri ziren, Ezkurra II.ak arriskuak hartu zituen baina arrakasta handirik gabe eta urdinek finalerako txartela lortu zuten, 35-23 irabazita. Jaialdiko lehen partidan, Zeberio II.ak eta Otanok 35-33 irabazi zieten Matxin III.a eta Aimar Saldias oiztarrari.
Larunbatean Uterga eta Otano garaile
Larunbateko finalerdietako partidan, Xanti Utergak eta Otanok 35-23 irabazi zieten Aldabek eta Aimar Saldias oiztarrari. Gisa honetara, finalerdietako ligaxkako partida guztiak irabazi dituzte Utergak eta Otanok eta alerik ere ez Aldabek eta Saldiasek, final laurdenetako ligaxkan onenak izan arren.
Jaialdiko lehen partidan, Matxin III.ak eta Azpirozek 35-22 irabazi zieten Otxandorena eta Ioni.