Sunbillako udalak, eskolako guraso elkarteak eta Antzakaitz, Antrotoki eta Ulibeltza elkarteek antolatutako uda bukaerako ekitaldiek segida izanen dute asteburu honetan.
- Hilaren 3an, ortziralean, 19:00etan, Andus taldeak girotuko du herria eta ilunabarrean suzko zezena izanen dute.
- Irailaren 4an, larunbatean, 11:00etan toka txapelketa izanen dute. 18:00etan Xabat Illarregiren, Nerea Elustondoren eta Aitor Mendiluzeren eskutik, bertso saioa izanen da. Taloak ere izanen dira emanaldiaren ondotik.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ekitaldi guztietan herritarrek izanen dute lehentasuna eta momentu oro osasun departamentuak eskatzen dituen neurriak hartu beharko dira (distantzia, musukoa, aulkiak...).