Beintza-Labaiengo usategiak enkantean aterako dituzte

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 2a, 09:00

Bortz urterako emanen du ehiza postuen aprobetxamendua Beintza-Labaiengo udalak.

Beintza-Labaiengo Udalak plegu itxiaren bidez enkante publikoan atera du Aieleta, Ameztia, Lotzabian eta Uztakortako usategien aprobetxamendua, bortz urterako. Proposamenak Beintza-Labaiengo udaletxean aurkeztu beharko dituzte irailaren 14ko 11:00ak baino lehen.

Proposamenak irailaren 14ko 11:00ak baino lehen aurkeztu behar dira udaletxean.

  • Aieletakoak guztira 6 ehiza postu ditu. Hasierako prezioa: 14.000 euro (BEZa kanpo).
  • Ameztikoak guztira 8 ehiza postu ditu. Hasierako prezioa: 3.600 euro (BEZa kanpo).
  • Lotzabiangoak guztira 17 ehiza postu ditu. Hasierako prezioa: 7.500 euro (BEZa kanpo).
  • Uztakortakoak guztira 14 ehiza postu ditu. Hasierako prezioa: 1.000 euro (BEZa kanpo), baina postuak egokitu beharko dituzte aprobetxamendua lortzen duten ehiztariek.

Proposamen ekonomikoaren batera, Nortasun Agiriaren kopia eta %5eko fidantza aurkeztu beharko du.

Enkante honetan eta ondoriozko esleipen baldintza-agiria jendearen eskura dago Udal Idazkaritzan, astelehenetan eta ortziraletan 08:00etatik 11:00tara eta www.labaien.org atarian. Udaletxeko telefonoa 948 45 08 64 da eta e-Posta: udala@labaien.eus.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun