Proposamenak irailaren 14ko 11:00ak baino lehen aurkeztu behar dira udaletxean.
- Aieletakoak guztira 6 ehiza postu ditu. Hasierako prezioa: 14.000 euro (BEZa kanpo).
- Ameztikoak guztira 8 ehiza postu ditu. Hasierako prezioa: 3.600 euro (BEZa kanpo).
- Lotzabiangoak guztira 17 ehiza postu ditu. Hasierako prezioa: 7.500 euro (BEZa kanpo).
- Uztakortakoak guztira 14 ehiza postu ditu. Hasierako prezioa: 1.000 euro (BEZa kanpo), baina postuak egokitu beharko dituzte aprobetxamendua lortzen duten ehiztariek.
Proposamen ekonomikoaren batera, Nortasun Agiriaren kopia eta %5eko fidantza aurkeztu beharko du.
Enkante honetan eta ondoriozko esleipen baldintza-agiria jendearen eskura dago Udal Idazkaritzan, astelehenetan eta ortziraletan 08:00etatik 11:00tara eta www.labaien.org atarian. Udaletxeko telefonoa 948 45 08 64 da eta e-Posta: udala@labaien.eus.