Ogia egiteko tailerra izanen dute irailaren 4an Zubietan

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 1a, 14:00
10:00etatik 14:00etara eginen dute tailerra estalpean.

Aurretik udaletxera deitu eta izena ematea beharrezkoa izanen da.

Larunbatean, irailaren 4an, ogia egiten ikasteko tailerra izanen dute Zubietan. Edorta Salvador gidari dutela bilduko dira eta parte-hartzaileek orantzaz egindako ogia egiteko aukera izanen dute lau orduko saioan.Goizean, 10:00etatik 14:00etara, bilduko dira herriko estalpean. Edukiera mugatua izanen denez, aurretik izena eman behar izanen da Udaletxera deituta: Tel. 948 45 01 61.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun